XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren mailak itzulpenaren alderdi sozial eta kulturala hartzen du kontutan eta hautapen-prozesu bat da, zeinean parametro sozio-kulturalak, ekonomikoak eta abar kontutan hartzen diren azken testua sortu aurretik.

Planteamendu honek usadiozko ereduek baino argi eta garbiago uzten dute itzulpengintzaren alderdi sortzailea.

Fokapen edo hurbilbide bariazional hau aurrerapausu bat da itzulpen-estudioetan eta ikasle eta irakasle aurreratuentzat ez ezik eguneroko itzulpen lanean ari diren profesionalentzat ere bada, testu literario zein ez-literarioekin aritzen direlarik ere.

Jacky Martin eta Lance Hewson liburuaren egileak esperientzia handia dute itzulpen-gaietan.

Eta graduazio aurreko eta osteko ikastaldi eta mintegiak zuzentzen dituzte Montpelliereko Paul Valéry Unibertsitatean.

Obraren azken partean adibide praktiko bat baino gehiago dator azaldutako teoriaren argigarri.

Xabier Mendiguren.

Translation and Translating. Theory and Practice. Longman, 1991, London/New York.

Azken urteotan halako ondoez bat sentitu izan da itzulpen-teorilarien eta hizkuntzalarien artean: lehenek gaur eguneko linguistikaren kontzeptu eta tekniken erabilera sistematiko eskasa egin izan dute eta bigarrenak, berriz, onenean ere neutral agertu izan dira itzulpen-teoriaren aurrean.

Liburu honetan azpimarratzen den ideietako bat zera da: itzulpenaren emaitza subjektiboki ebaluatzetik prozesuaren mekanismoak deskriptiboki eta objektiboki agerian jartzera pasatu behar dela.

Izan ere, aldaketa hori egin ezean, itzulpen-teoria giza zientzien iharduera intelektualaren errepidetik kanpo geratuko da eta ez du lortuko dagokion lekurik izatea Linguistika Aplikatuaren baitan.

Azterketa honen helburua itzulpen-prozesuaren eredu integratu bat eraiki eta zuribidetzea da.

Eredu honek sorburu-testuaren dekodaketa errepresentazio semantiko hizkuntz unibertsal bat sortzearekin lotzen du eta ondoren xede-hizkuntzako testu gisa birkodetzearekin bi hizkuntzen sintaxia, semantika eta pragmatika besarkatzen dituen maila askotako prozesu batean.

Guzti hau giza informazioa prozesatzearen eredu orokorrago baten eta hizkuntz forma eta hizkuntz erabileraren teoria sistemiko baten barruan kokatzen da.

Aurretiazko ezaguera berezirik eskatzen ez duen azterketa muin-bakarreko hau mesedegarri gertatuko zaie itzultzaileei eta hizkuntzalaritzako ikasleei.